Etxebarriko Gazte Asanbladak
hogei urte betetzen dituela eta
afaria edukiko dute herriko gazteek gaur, gazte lokalean.
70 lagunek izena eman dute dagoeneko.
Herrian zehar egingo duten
txikiteoagaz hasiko dute ospakizuna, eta
afariagaz gainera,
kantaldia ere edukiko dute herriko neska talde baten eskutik.
Etxebarriko Gazte Asanbladako kideak eurak, prestatuko dute afaria: entsalada epela eta legatza frijituta. Sukaldean egiteko, gazte lokalaren azpian dagoen jangela erabiliko dute. Afalostean, hogei urteetako errepasoa egingo dute gazteek. «Orain arte zer egin dugun gogoratuko dugu».
Kontzertua jaietan
Egun bakarrean ospatu beharrean, era askotako ekimenak egin nahi dituzte urtean zehar. Horrela, afariagaz hasiko denak, kontzertuekin jarraituko du. “
Azaroaren 29an kontzertuak antolatzeko asmoa dugu» aurreratu dute gazteek.