Debabarreneko LABek mobilizazioak deituko ditu Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren alde
Gipuzkoako metaleko hitzarmenaren alde, azarorako eta abenduko lehen hamabostaldirako mobilizazioak adostu dituzte eskualdez eskualde LAB sindikatuko metaleko delegatuek, azarorako eta abenduko lehen hamabostaldirako.
Horrez gain, azaroaren 26rako eta 28rako, Hego Euskal Herri guztian eta maila konfederalean, mobilizazio egunak deitu ditu sindikatuak, negoziazio kolektibo eta enpleguaren alde. Bestalde, azaroaren 30ean Donostian egitekoa den manifestazio nazionalera joateko deialdia egingo da eskualdez eskualde.