Mutrikuko Udalak Herribus zerbitzua hobetzeko bilerak egingo ditu herritarrekin
Bi bilera egingo dituzte; azaroaren 19an, 17:00etan, Anaiarte biltokian; eta azaroaren 20an, 19:00etan, Zabiel kultur etxean. Udalak aurrera begira duen egitasmoa azaldu du, eta herritarrek euren ekarpenak egiteko aukera edukiko dute. Parte hartze prozesua ahalik eta zabalena izatea nahiko luke udalak, eta, horrenbestez, herritar guztiei dei egiten die bileretan parte har dezaten.