Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Herri bazkaria antolatu dute Ziortza-Bolibarko VII. Mendi Martxaren osterako

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Ziortza-Bolibar
2013/11/19
Jadanik 470 lagunek eman dute izena domekan egingo den Ziortza-Bolibarko VII. Mendi Martxarako. Oraindik zabalik dago izena emateko epea, eta antolatzaileek gonbidapena zabaldu dute. Martxan izena emateko 616 954 521 telefonora deitu, ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com helbidera idatzi edota www.ziortzabolibarmendimartxa.blogspot.com helbidean sartu behar da. Aurten, gainera, mendi martxa osterako bazkaria antolatu dute Aranbaltzekoek, horretarako jarriko duten karpan. Bazkaltzeko indiar jana sakramentuekin, edaria, pastela, kafea eta kopa egongo dira. Bazkariak 15 euro balio du; 14 urtetik behera, 5 euro. Bazkarirako odolosteak eguenean egingo dituzte herritarrek frontoian. Iaz arrakasta itzela eduki zuen ekimenak. ???????????????????????????????????? Aranbaltzekoek gogorarazi dute ibilbide bi egongo direla aukeran: luzea eta laburra. Luzea 25,8 kilometrokoa da, eta 5 ordu eta erdi inguru iraungo ditu. 7:30ean gosaria edukiko dute ibilbide luzekoek, eta 8:00etan hasiko dute martxa. Ibilaldi motza, ostera, 10,8 kilometrokoa da, eta bi ordu eta erdi inguru irango du. Horientzako gosaria 10:00etan izango da, eta ibilaldia 10:30ean hasiko dute. Hornidurak Oizko Iturzuri aterpetxean, Artan eta Ziarregin egongo dira. Dutxak ere egongo dira. Egon ezin direnak gogoan Aranbaltz Kultur Elkartekoek adierazi dute urtero mendi martxan «laguntzen eta lanean» ibili diren eta aurten egon ezin direnei «animoak» bidali nahi dizkietela. «Gaixorik daudelako edo beste arrazoi batzuengatik domekan ezingo dira egon, eta animoak eta besarkadak bidali nahi dizkiegu, beti laguntzeko prest egon direlako», esan dute. mendimartxa1 Igeldori eta Usansolori babesa Aurten bederatzi urte beteko dira Ziortza-Bolibarrek desanexioa lortu zuenetik. Horren harira antolatzen da mendi martxa. Urteurrena datorren honetan, Ziortza-Bolibartarrek elkartasuna adierazi nahi izan diete Igeldokoei eta Usansolokoei herri izateko bidean ematen ari diren pausoengatik. «Guk lortu genuen, eta eurek ere lortuko dute», esan dute bolibartarrek. Horrela, animoak bidali dizkiete igeldotar eta usansoloar guztiei.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.