Euskara Egunean –abenduak 3– Lea-Artibai eta Mutrikun banderatxoak balkoietan ipintzeko deia egin dute talde biek. Euskararen aldeko aldarria egin nahi dutenek banderak eskuratu ahalko dituzte, 3 euroren trukean, hurrengo helbidera idatzita:
leaartibaieuskarari@hotmail.com. “Eskariak ahalik eta arinen egitea komeni da”, esan dute egitasmoaren antolataileek.