Euskal Zine Bileraren iraupena goraipatu eta ekitaldira joateko gonbitea luzatu dute gaur goizean
Bilbon egin den 36. Euskal Zine Bileraren aurkezpenean.
Gonzalo Olabarria, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria,
Gorka Martinez, BBK Fundazioko Zuzendaria,
Maitane Larrauri, Lekeitioko Alkatea,
Joseba Zuberogoitia, Euskal Zine Bilerako lantaldekidea,
Xabier Arrate, Euskal Zine Bilerako lantaldekide eta Euskara Zinegotzia, eta
Aritz Escandona Euskaltzaleen Topaguneko kidea izan dira bertan.
54 zinegilek hartuko dute parte aurtengo lehiaketan eta
gorakada horren arrazoia lantaldearen handitzea izan dela uste du Xabier Arrate Lekeitioko Udaleko Euskara Zinegotziak. Orain arte, 30 pelikula inguru aurkeztu dira lehiaketara, eta kopuru hori ia bikoiztu egin dela azaldu du. Norabide horretan jarraitu nahi dute gainera. Horrela, hurrengo urteetan
zinearen inguruko mahai inguruak antolatu nahi dituztela aurreratu dute.
Parte hartze handiagaz gainera, aurtengo berrikuntzen artean
irekiera ekitaldia dago. Horrela,
azaroaren 24an hasiko da 36. Euskal Zine Bilera IƱigo Aranbarriren eskutik, eta ondoren,
Mireia Gabilondo eta Karmele Jaioren
Amaren Eskuak filma aurkeztuko dute.
Lehiaketara aurkeztutako
film laburrak azaroaren 26tik 30era bitartean ikusi ahalko dira.