Olazar Kultur Elkarteak Santa Katalina jaia antolatu du
azaroaren 24rako, domeka honetarako. Eguna ospatzeko, egitaraua osatu dute Olazarkoek, goizetik hasi eta arratsalderaino.
11:00etan, meza egongo da.
Ostean, 12:00etan, VIII. Barraskilo Lasterketa antolatu dute. “Ez ahaztu, eta hasi barraskilo bila!”, adierazi dute Olazar kultur elkarteko kideek.
Eguerdian
herri bazkarian elkartuko dira gizaburutarrak.
14:00etan umeek bazkalduko dute;
15:00etan, ostera,
nagusiek.
Arratsaldean,
umeentzako ludoteka egongo da, 15:00etatik 19:00etara.
Domekako herri
bazkarirako barikua baino lehen eman beharko da izena Gizaburuko udaletxean.
Bazkarirako txartelak 10 euro balioko du eta 13 urtetik gorakoek ordaindu beharko dute.