Lea-Artibaiko, Mutriku eta Busturialdeko lanek ere protagonismo handia edukiko dute
36. Euskal Zine Bileran. 54 zinegilek hartuko dute parte aurtengo lehiaketan eta euretatik hamalau Lea-Artibaikoak izango dira:
Ondarroako bi lan daude, Lekeitioko hamar, eta Markina-Xemeingo bi. Bertokoen partaidetzak gorantz egin du. Lan gehienak gainera, hamabi, amateurrak dira. Horretaz gainera, gazte mailako lau lan daude eta profesional mailako bat.
24. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren inguruko dokumentala Lehiaketaz kanpo aurkeztuko da.
Bertokoen lanak:
AZAROAK 27
- Zapato Azule. Egilea: Ibai Muñiz Etxaniz. Ezaugarriak: amateurra, 4’41’’. Herria: Ondarroa. Sinopsia: Ondarroan ospatzen den Zapato Azularen bideoklipa.
- Ordutik eta hona ez dau egin euririk bape bez. Egilea: Aitor Gametxo eta Eneko Galletebeitia. Ezaugarriak: amateurra, 16’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Ispasterko biztanleek argazki zaharrei hautsa kendu diete.
- Euskadiko Laguntza Txakurren Taldea. Egilea: Eneko Zuberogoitia Alonso. Ezaugarriak: gazte 22, 3’50’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Euskadiko Laguntza Txakurren taldeko kideek mendian egindako entrenamendua.
AZAROAK 28
- Ugerien Atzetik. Egilea: Paulo Agirre Akordagoikoetxea. Ezaugarriak: amateurra, 22’39’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Lekeitioko arrantzaren azken urteetako egoeraren hausnarketa bat da.
- DH-EH: DOWNHILLA EUSKAL HERRIAN. Egilea: Lander Odiaga Arizmendiarrieta. Ezaugarriak: amateurra, 29’. Herria: Markina-Xemein. Sinopsia: Downhilla zer den eta gurean kirol hau burutzen dutenek nola maite duten erakusten duen dokumentala.
- Napoka Iria, Nik Ere. Egilea: David Zabala Erezuma. Ezaugarriak: profesionala, 4’17’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: napoka Iria taldearen bideoklipa berria Nik Ere izenekoa.
- Emon, konfeti kolore. Egilea: Eneko Longarte eta Aitor Zugadi. Ezaugarriak: amateurra, 3’41’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: El Burrito Filmsek Emon taldearen Konfeti Kolore abestia aurkezten du.
AZAROAK 29
- Bi eper. Egilea: Jon Mikel Goienetxea Urkaregi. Ezaugarriak: amateurra, 9’55’’. Herria: Markina-Xemein. Sinopsia: Ehiztari batek bi eper atrapatu eta emazteari emoten deutso preparatzeko.
- Kresaletan. Egilea: Juan Bidegain Urruzuno. Ezaugarriak: amateurra 18’50’’. Herria: Ondarroa. Sinopsia: Uherak, oroimenaren testigu mutu.
- Kubako altxorrak. Egilea:Jon Grande Badiola. Ezaugarriak: amateurra 18’20’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Musikariak, dantzariak, taxistak, ile-apaintzaileak… kuban era askotako altxorrak aurki ditzakegu.
- Santu Motokross. Egilea: Eneko Zuberogoitia Alonso. Ezaugarriak: gazte 22, 1’23’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Oier «Santu» motorzalea eta bere entrenamendua.
- Hamaika Lekeitio. Egilea: Xabier Villalba Badiola. Ezaugarriak: amateurra 3’44’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Lekeitio barrutik erakusten duen labur bat da. Paisaiak ezberdinak, ekintzak eta bertoko kultura besteak beste.
AZAROAK 30
- Longboarding K. R. B. Egilea: Eneko Zuberogoitia Alonso. Ezaugarriak: gazte 22, 2’47’’. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Lekeitioko Komando Ranpa Bako taldeko kideen longboarren buelta bat.
- 24. Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdia. Lekeitio. Egilea: Urko Olazabal. Ezaugarriak: Lehiaketaz kanpo, 8’. Sinopsia: 2013ko uztailean Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren 24. edizioa plazaratu zen. Hiru egun horietan gertatu zen sormen giroa islatzen du. Kale antzerki konpainien lanak dira dokumentalaren protagonistak.