Lea eta Artibai ibaiek gainezka egin dute egunotan, Amoroton eta Berriatuan
Astelehenetik hasita, Amorototik pasatzen den Lea ibaiak gainezka egiten du egunero, Oletan. Horrela, Oletako parteka ur azpian geratzen da. Hori dela eta, Ertzaintzak parkea itxita dauka, “ezer larririk ez gertatzeko”. Ez da arraroa parkea ur azpian gelditzea. Izan ere, urteroko kontua izaten da. Lea ibaiak puntu horretan egiten du lehendabizi gainez. Ondoren Milloiko lurretan egiten du gainezka.
Berriatuan ere Artibai ibaiak gainez egin du egunotan, Kide parean. Ibaiak gainezka egiteaz gain, menditik ere ur asko dator. Horrela, errepidean kontuz ibiltzeko oharra zabaldu du Ertzaintzak. Izan ere, tarte horretan, errepidean ur asko batzen da eta ibilgailuek abiadura moteldu behar izaten dute.
Iaz errekek gainez egin zuten unea, irudietan [nggallery ID=6]