Programak bi helburu nagusi izango ditu: batetik, lana sustatzea, lan merkatuan sartzea zailagoa duten kolektiboei lehentasuna emanda: emakumeei, 30 urtetik beherakoei, 45 urtetik gorakoei eta denbora luzez langabezian daudenei. Bestetik,
enpresa ekimen berriak martxan jartzea.
Lehen sektoreari babesa
Babes berezia emango zaie
lehen sektoreko kontratazio berriei (nekazaritza-arrantza eta haien eraldaketa) eta gestioan langileen parte hartzearen alde egiten duten enpresei, kooperatibak kasu. Sortzen den
lanpostu bakoitzagatik 600 euro emango dira: lehen sektorekoa bada edo iniziatiba soziala badu hobariak izango ditu; enpresa berria sortzeagatik hobariak izango dira udal zergetan.
Deialdia 2013ko urtarrilaren 1tik abenduaren 31ra arte sortutako ekimenentzat dago zabalik.
Turismo bulegoan dago eskura informazio gehiago: 943-60 33 78.