Santi Brouardi omenaldia egin diote lekeitiarrek, hilketaren 29. urteurrenean
https://www.youtube.com/watch?v=ktZoIiw7oN4 Hainbat Lekeitiar bildu dira omenaldia egiteko. 13:00etan udaletxe aurrean batu eta gero, denak batera, hilerrira joan dira, loreak eskuetan zituztela. Hilketaren urteurrenean egin ohi duten modura, hilerrira heldu orduko, herritarrek lore eskaintza egin diote Brouardi. Gaur, eguaztena, azaroak 20, 29 urte bete dira GAL talde terroristak Santi Brouard lekeitiarra hil zuela.
Espainiako justiziak azkenaldian erakutsi duen jarrera salatu eta “gora Santi!” oihu egin ostean, Eusko gudariak abestuz amaitu da ekitaldia. Hilerritik joan aurretik, herritar bakoitzak klabelin bana ipini du Brouarden hilobiaren gainean.
Bestalde, Euskal Herria Bilduk Brouarden ohorezko plaka bat ipintzeko eskatuko du legebiltzarreko mahaian, datorren asteartean, azaroak 26.
Ekitaldiko argazki galeria [nggallery ID=103]