'Euskaraz bizi nahi dut' banderatxoak 3 eurotan eskuratu ahalko dira
Euskara Egunean –abenduak 3– Lea-Artibai eta Mutrikun banderatxoak balkoietan ipintzeko deia egin dute Lea-ArtiBAI Euskararik eta Kontseiluak. Euskararen aldeko aldarria egin nahi dutenek banderak eskuratu ahalko dituzte, 3 euroren trukean, hurrengo helbidera idatzita: leaartibaieuskarari@hotmail.com. Eskariak ahalik eta arinen egitea komeni da..