Partzela bakoitza metro karratuen arabera ordainduko da. Zentzu horretan, partzelarik txikienak 20.651,54 €-ko prezioa izango du; eta handienak, berriz, 31.214,61 €.
Abenduaren 7a arte izango da izena emateko epea. Horrela, bat baino gehiago partzela berean interesatuta baleude, zozketa bidez esleituko litzateke partzela. Epe hori behin igarota, partzelak zuzenean esleituko zaizkie interesatuei.
Partzelak eskuratzeko baldintzak Lekeitioko Udalaren webgunean edota bulego orokorretan eska daitezke.