560 mendizalek egin dute Ziortza-Bolibarko VII.Mendi Martxa

ZIORTZA_BOLIBARKO_MENDI_MA Euriari eta bideko basari aurre eginda, 560 mendizalek hartu zuten parte atzo, Ziortza-Bolibar inguruetan egin zen VII. Mendi Martxan. Gosaria hartuta, 08:00etan ekin zioten martxari ibilbide luzekoek, motzekoak, berriz, 10:30etan abiatu ziren mendian gora. Eguraldi txarraren beldur barik ibili ziren partaideak, eta euren mendizaletasuna gogoz txalotu dute ekimena antolatu duten Aranbaltz elkarteko kideek. “Haur, gazte eta helduen artean kirola eta mendia sustraituta dauden seinale da”, esan dute. Desanexioaren 9. urteurrena ospatzeko, mendi martxa ostean, herri bazkaria ere egin zen, eta 160 lagun batu ziren antolatzaileek bazkarirako jarritako karpan. Indaba jana eduki zuten bazkaltzeko “bertan egindako odolosteekin”. ZIORTZA_BOLIBARKO_MENDI_MA Balorazio positiboa Aranbaltz elkartekoak pozik daude mandi martxak izandako erantzunagaz, baina ekimena hobetu eta okerrak zuzentzeko asmoz, bai eta jendearen iritzi eta ekarpenak jasotzeko asmoz, email bi jarri dituzte eskura: aranbaltz.ke@hotmail.com eta ziortzabolibarmendimartxa@gmail.com. “Antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu mendi martxan parte hartu duten guztiei eta era batera edo bestera, mendi martxa burutu ahal izateko laguntza eman duten guztiei“, azpimarratu dute antolatzaileek.