Atzo iluntzean, domeka, azaroak 24,
Ondarroako arrantzontzi batek alarma piztu zuen portuan. Izan ere, itsasoan arrantzatutako
misil bat ekarri zuen portura. Objektuaren garrantzia zela eta,
Ertzaintza bertaratu zen eta portua itxi zuen. Beraz, ordu tarte baten,
ibilgailuek ezin izan zuten portura sartu.
Ertzaintzak jakin eragin duenez, “horrelakoetan
ingurua babestu behar izaten da. Obus bat ekarri zuen ontziak eta oharra pasatu ziguten, horren aurrean, gure
artezilariak joan ziren portura eta portua hustu zuten”. Azkenean, Ertzaintza geratu zen obusagaz.