Obus bat arrantzatu du Ondarroako arrantzontzi batek

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Atzo iluntzean, domeka, azaroak 24, Ondarroako arrantzontzi batek alarma piztu zuen portuan. Izan ere, itsasoan arrantzatutako misil bat ekarri zuen portura. Objektuaren garrantzia zela eta, Ertzaintza bertaratu zen eta portua itxi zuen. Beraz, ordu tarte baten, ibilgailuek ezin izan zuten portura sartu. Ertzaintzak jakin eragin duenez, “horrelakoetan ingurua babestu behar izaten da. Obus bat ekarri zuen ontziak eta oharra pasatu ziguten, horren aurrean, gure artezilariak joan ziren portura eta portua hustu zuten”.  Azkenean, Ertzaintza geratu zen obusagaz.