Etxebarriko kantu txapelketa, "Zaloak entzuteko modukoa"
Markina-Xemeingo Gazte Asanblada eta Lorea Zulaika eta Naroa Onaindiak osatutako bikotea izan dira onenak Etxebarrian ospatutako Zaloaren aldeko V. kantu txapelketan.
Ahotsen batasuna izan zen nagusi joan den zapatuan Etxebarrian. Beste behin ere, ekitaldiak jendetza batu zuen Etxebarriko udaletxean.
Etxebarriko Gazte Asanbladako kideek, bide batez, 20. urteurreneko abestia abestu zuten.
Txapelketa giron onean egin zen eta amaieran, Armiarma abestia abestu zuten denek, «Zaloak entzuteko moduan».
Argazki galeria [nggallery ID=106]