Lekeitioko Udalak harrera instituzionala egin dio
Lander Fernandez Arrindari
udaletxean. Udaletxeko eskaileratan itxaron zioten herritarrek Fernandezi eta danak batera sartu ziren udaletxeko areto nagusira. Ongi etorria eman eta aurreskua dantzatu zioten.
Azaroaren 17an geratu zen aske Lander Fernandez bere abokatuak absoluzioa baieztatu bezain laister. 2002an autobus bat erretzea leporatuta epaitu zuten Lander Fernandez Lekeitioko udatiarra.
Fiskalak 3 urteko kartzela zigor eskaera egin zuen;
defentsa abokatuak, ostera, absoluzioa eskatu zuen.