Markina-Xemeingo Bera Kruz Ikastolak Urrezko Q-a lortu du
Markina-Xemeingo Bera Kruz Ikastolak urrezko Q saria lortu du Bikaintasuneranzko EFQM Kudeaketa Ereduaren kanpo-ebaluazioa izan ondoren. Ikastolako pertsonen lanari esker landu diren eta Ereduak ebaluatzen dituen Lidergoa, Estrategia, Pertsonen kudeaketa, Aliantza eta Baliabideak, Prozesuak eta Emaitzak, aztertu dituzte zazpi ebaluatzailek bi egunetan zehar.
Bera Kruz Ikastolak urteak daramatza Bikaintasuneranzko bidean. Horren adibide dira 2002an lortutako ISO 9001 ziurtagiria eta 2007an lortutako zilarrezko Q saria. EFQM kudeaketa Ereduan diharduten erakundeei eta hauetatik aintzateste merezimendua lortu dutenak sarituko ditu Euskalit Fundazioak abenduaren 10ean Euskalduna Jauregian egingo duen ekitaldian. Bera Kruz Ikastolak ere egun horretan jasoko du bere urrezko Q saria.