Mendexako gimnasioa
zabalik dago, eta
urte amaierara arte, kirol instalazioak probatzeko aukera edukiko dute mendexarrek.
Udalak adierazi duenez, gimnasioa probatu nahi izanez gero
udaletxera jo behar da. Han, instalazioak erabiltzeko betebeharren berri edukiko dute herritarrek, eta giltz elektronikoa jaso ahal izango dute gimnasioa erabiltzen hasi ahal izateko.
Instalazioak
abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dituzte mendexarrek
dohainik. Handik aurrera, gimnasioko bazkide egin beharko dira erabili ahal izateko.
Informazio gehiagorako udaletxera dei daiteke (94 684 21 06), edota email bat idatzi
idazkaritza.mendexakoudala@mendexa.net emailera.