Mendi martxa egin dute Julen Atxurra Pototo lekeitiarraren estradizioa salatzeko
Mendi martxa eta enkartelada egin dira asteburuan Julen Atxurra Pototoren estradizioa salatzeko. Konponbide garaia da, estradiziorik ez lemapean atera dira kalera herritarrak. Goizean, mendi martxa egin zuten Lekeitio inguruetan zehar, eta eguerdian enkartelada Eskolapean. Asteburu honetan ere Elkartasun Jaima jarri dute Eskolapean Pototoren egoeraren berri emateko.