Perurekin taldeak bigarren eskuko azoka antolatu du zapaturako,
Alamedan, 10:00etan hasita.
Horretarako,
herritarrek etxeetan erabiltzen ez dituzten eta egoera onean dauden objektuak jaso nahi dituzte, ostean saltzen ipintzeko: arropak, jostailuak, liburuak eta apaingarriak, besteak beste. Iaz egin modura,
Udal Erakusketa Aretora eroan beharko dituzte herritarrek objektuak,
barikura arte, 19:30etik 21:30era bitartean.
Bigarren eskuko azokaren
helburu nagusia herritarrek euren egunerokotasunean pixka bat hausnarketa egitea da, «hamengo pixkatxo bat beste leku batean zenbat den konturatzea», esan dute Amagoia Monasterio, Iñigo Argoitia eta Idoia Fernandez ondarrutarrek. Bigarren helburua,
Ondarroako jendeak herritarrek emandako objektuak «prezio sinboliko» batean erostea izango da.
Elkartasun ekimen horretan parte hartuko duten guztiei «eskerrak» eman nahi izan dizkiete Perurekin taldekoek aldez aurretik, «eskerrik asko benetan».