Azaroko kultur ekintzen barruan,
Zuloak dokumentala eskainiko dute bihar Berriatuan.
Bideo gelan izango da emanaldia,
21:30etik aurrera.
Fermin Muguruza musikaria da dokumentalaren zuzendaria, eta «sorkuntzazko dokumental» edo «dokumental faltsu» bezala ezagutzen den generoaren barruan kokatzen du Zuloak musikari eta zinemagileak.
Zuloak musika taldearen ibilbidea segitzen du filmak, eta haren kontzertuen nahiz entseguen irudiak biltzen ditu. Benetan lan egin zuen talde baten gisa aurkezten da Zuloak, baina izatez, okumentala egiteko osatu zuten taldea.