Lehengo, betiko eta oraingo irratsaioak batuta, 48 orduetako irratsaioa emango du Radixu Irratiak (105.5 FM, www.radixu.info). Etenik ez da egongo saioz saio. 23. urteurrenak hori eta gehiago merezi du.
Barikuan egongo da entzungai lehen saioa, 19:00etatik 22:00etara bitartean: iazko Time To Roots. Zapatuan, eguerdiko orduetan, 12:00etatik 14:00etara luzatuko da irratsaio berezia. “Astelehenean martxan ipini genituen irratsaioen gaineko elkarrizketak egingo ditugu”, esan du Aritz Olea Radixu Irratiko kideak, Arrosa Saretik jasoko direnen inguruan eta irratian bertan egingo ditugunen inguruan. Danetara, 12 irratsaio egingo dira Kanpandorretik.
Arrosa Sarea, uhinetan
Martxotik udara arte egin modura, Arrosa Sarean sartuta egongo da irrati librea. “Esperientzia ondo joan zen. Entzuleek ondo baloratu zuten hainbeste irratsaio aukeran edukitzea. Interesgarritzat jo zuten”, gehitu du. Edozelan ere, uda aurreko eskaintzak aldaketa bat baino gehiago edukiko du oraingoan. “Goizeko orduetan tertulia itxurako saioak emango ditugu”. Musikari arratsaldean egingo zaio tartea, batez ere. Eta astelehenetik barikura bitartean,
Zebrabidea magazinea da entzun ahal izango da, 16:00etatik 18:00etara. Horrez gain, barrikuntza modura,
Suelta la olla gaztelaniazko saioa izango da. Martitzenetan eta barikuetan egongo da uhinetan, 10:00etatik 12:00etara. “Proba modura bi egunetan igorriko da. Interesgarria iruditu zaigu saioa”.
AZAROAK 29, BARIKUA
19:00etatik 22:00etara. Time to roots.
22:00etatik 02:00etara. Indispare tupeitx.
AZAROAK 30, ZAPATUA
02:00etatik 06:00etara. Kritikal blues.
06:00etatik 07:00etara. Audientzia 0.
07:00etatik 08:00etara. Aide Globun.
08:00etatik 09:00etara. Amok.
09:00etatik 12:00etara. Terranobako salau.
12:00etatik 14:00etara. Irratsaio berezia.
14:00etatik 16:00etara. Naranja azule.
16:00etatik 19:00etara. Euzkitxako betaurrekoak (48 orduetarako egingo da).
19:00etatik 22:00etara. DJ Eki (48 ordurako egingo da).
22:00etatik 02:00etara. Hilbehera + SDR.
ABENDUAK 1, DOMEKA
02:00etatik 04:00etara. Ondarruko hooligansak.
04:00etatik 05:00etara. Monotron (48 orduetarako egingo da).
05:00etatik 09:00etara. Sputnik Ole! (48 orduetarako egingo da)
09:00etatik 11:00etara. Azken mohikanoak irratsaio beteranoa.
11:00etatik 14:00etara. Ein Daigun Bidi.
14:00etatik 16:00etara. K.B.B.
16:00etatik 17:00etara. Binilo artin galdute.
17:00etatik 19:00etara. Erozemat.