Erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak urteko batzarra egingo du abenduaren 14an
13:30ean izango da batzarra. Bileran, urteko kuotaren ordainketa egingo da, eta elkarteko gorabeherak eta diru kontuak azalduko dira. Batzar ostean bazkaria egingo dute. Hara joateko asmoa daukatenek, aurretiaz eman beharko dute izena batzordeari edota Juan Migueleri jakin eraginda. Bestela 605 711 885 telefonora deituta ere eman daiteke izena.