Makina-Xemeingo presoa baldintzapeko askatasunean zegoen. Beragaz batera Juan Jose Legorburu, Andoni Cabello, Juan Ramon Rojo, Jose Ignacio Etxeberria eta Ignacio Pujana askatzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Cabello ez beste guztiak aske zueden jada. Pujana, Legorburu eta Gisasola balditzapeko askatasunean zeuden; Etxeberria azaroaren 20an geratu zen libre eta Rojo martxoan.
Erabakia hartu duten Espainiako Auzitegi Goreneko zazpi magistratuek ebazpena betearazteko agindua igorriko diote Auzitegi Nazionalari.
Atzo, Parot doktrina ezarrita preso zeuden beste hamalau preso askatzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak; gaur, beste hamabi euskal preso aske uzteko agindu dute.
Denera,
Parot doktrina ezarrita zuten 58 euskal preso aske uzteko agindu dute Espainiako auzitegiek, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio preso ohiaren kasuarekin doktrina hori bertan behera utzi ondoren.