Datorren
abenduaren 2an, astelehena,
Futbol Liga Profesionaleko 5. Sariketa Gala ospatuko da eta horretan, Realeko jokalari ondarrutarra dago izendatuta.
Martinez 2012-2013 denboraldiko BBVA Ligako defentsarik onenen artean dago izendatuta. Guztira,
hiru jokalari daude izendatuta sail horretan.
Futbol Liga Profesionaleko teknikoek Martinez izendatzea erabaki ondoren, orain,
2012-2013 denboraldian BBVA Ligako entrenatzaileak izan direnek euren bozkak emango dituzte eta orduan jakingo da Martinezek defentsarik onenaren saria bere egiten duen edo ez.
Martinezekin batera, Sergio Ramos eta Jordi Alba jokalariak daude izendatuta.