Asteburu honetan ere
auzo bilerak egingo ditu
Markina-Xemeingo Udalak inguruko auzoetako bizilagunekin. Barroetako zubia, auzoen beharren jarraipena eta hondakinen gaia landuko dituzte bileretan.
Zapatuan,
Santutxu eta
Amalloko bizilagunekin elkartuko dira udaleko ordezkariak. Santutxuko
Satzu landetxean jarri dute hitzordua
11:00etan. Amallora, berriz,
17:00etan joango dira.
Elkartean egingo dute bilera.
Domekan,
Larruskain eta
Iruzubieta auzoetako bizilagunen txanda izango da. Larruskaingo
elkartean 12:30ean egingo da bilera. Iruzubietako
elkartean, ostera,
17:00etan geratu dira.