Azaroan hasi dira bidea konpontzen eta Gabonetarako amaituko dutela aurrikusi du Mendexako Udalak. Beharrak
Leagi torretik zelai auzora artekoak dira,
Oletatik Mendexako bideko tartean. Obrek iraun artean Oletatik Mendexarako
bidea zarratuta dago eta ezingo da handik ibilgailurik pasatu. Auzokoak beste bide batzuetatik bideratu ditu udalak.
Alde batetik, bidea
“zabaldu” egingo dutela esan du Jesus Mari Anakabe alkateak, “6 metroraino”. Bestetik, “
metro biko espaloia” egingo dute Leagi auzunetik zelai auzunea lotzen dituen tartean.
Beharrak egiteko
aurrekontua 103.000 eurokoa da. Horietatik %80 Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntzagaz finantziatuko dute; beste zatia, Mendexako Udalak jarriko du.
Behar hauek bigarren fase batekoak dira. Lehenengo fasea iaz egin zuten. Haren aurrekontua 120.000 eurokoa izan zen, eta bidea “guztiz ondo” uzteko, bigarren faseagaz ari dira orain.
Honegaz amaituko dituzte guztiz beharrak.