Igeriketako
Bizkaiko Eskolarteko Liga hasiko da zapatuan
Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegiko igerilekuan. Lehen jardunaldian Ondarroako, Markina-Xemeingo, AbadiƱoko, Durangoko, Zornotzako, Gernika-Lumoko, Igorreko, Lauaxetako, eta Bermeoko igerilariek parte hartuko dute. Danetara, 2000 urtetik eta 2005 urtera arteko
250 igerilari batuko dira Atxondo kiroldegian.
10:00etan hasiko dira igerian, eta
200 metro bular, 100 bizkar eta 50 libre egin beharko dituzte neska-mutilek. Guztira, zortzi jardunaldi izango ditu neguko ligak, eta parte hartzaileen herrietan egingo dute igerian.
Atxondo Igeri Kirol Taldeko 55 igerilarik parte hartuko dute zapatuko jardunaldian.
Kiroldegiko arduradunek jakitera eman dutenez, Bizkaiko Eskolarteko Liga dagoela eta,
igerilekua itxita egongo da zapatu goizean.