Gabonetako oporrak, argazkiak ateratzeko egunak izango dira Etxebarrian. Izan ere, aurten ere ume eta nagusientzako
argazki lehiaketa egongo da martxan
abenduaren 18tik urtarrilaren 10a bitartean.
Etxebarriko zubiak, marroia den zer edo zer, Gabonetako ohiko zerbait eta zaldi eta behorrak atera beharko dituzte lehiaketan parte hartuko duten argazkizaleek. Argazki horiek baina,
herrian bertan atera beharko dituzte eta aitatutako
lau gaietatik argazki bat atera beharko dute gutxienez.
Argazkiak Ateratzen lehiaketan parte hartzeko
izena abenduaren 2tik 10era eman behar da udaletxean, eta
kamarak abenduaren 18tik aurrera hartu ahalko dira udaletxean.
Entregatzeko egunak aldiz, 2014ko urtarrilaren 2tik 10era luzatuko dira.
Bi mailatan banatuta egongo da lehiaketa: 6tik eta 14 urtera arteko gaztetxoak eta 14 urtetik gorako nagusiak. Argazkirik onena eta multzorik onena baloratuko dira sail bakoitzean.