Ondarroako janari dendetan egun osoan batuko dituzte elikagaiak. Dena den, b
arikuan, Alamedan ere jasoko dute janaria, 18:00etatik 20:00etara.
Zapatuan, Berdura Plazara eroateko aukera ere egongo da, 09:00etatik 14:00etara.
Bi ondarrutar, beste urte baten egindako kanpainan euren ekarpena egiten.
Kanpaina Ondarroan eta Berriatuan bizi diren eta oinarrizko beharrizanak ase ezin dituztenei laguntzera dago bideratuta. «Jasotako janaria familia edo elkarbizitza unitateei bideratuko diegu».
Orain arte, Danonartinek
hilean 600 kilo janari bildu ditu eta horrekin, Ondarroako eta Berriatuako 120 herritarrei lagundu die. «Hori guztia posible da herritar askoren ekarpenei esker; Berriatuako eta Ondarroako hainbat bizilagunek eskuzabaltasuna erakutsi dute».
Bilketa, urte guztian
Dena den, egiteko horrekin jarraitzeko, laguntza gehiagoren beharra dutela azpimarratu dute Danonartin taldeko kideek. «Denon artean, laguntza gehiago eta luzaroan eman ahalko dugu, ez bakarrik momentuko kanpainen bidez. Horretarako, urte osoan, janaria batzeko otzarak ditugu herriko dendetan».
Eskaerak eskaera, orain, bi egunetan, janaria batzeko deialdia egin du elkarteak.
Premia dutenak
Bide beretik,
laguntzaren premian daudenei gizarte zerbitzuetara (94-683 36 71) deitzeko aholkua luzatu diete.