'Ez da kasualitatea' bertso saio musikatua Ondarroan, "arrakastatsua"
Uxue Alberdi, Alaia Martin, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza Ondarroako Etxelilan egon dira gaur, eguena, azaroak 28, bertso saio musikatuan. Amaia Agirre gai jartzaile lanetan egon da eta Ixaak Arrutik (gitarra) eta Mantxik (ahoko soinua) ere parte hartu dute ‘Ez da kasualitatea’ izeneko saioan. Ekitaldiak jendetza batu du Ondarroako Etxelilan.