Abarka antzerki taldearen
Biba zorrixen izurritie antzezlanagaz hasiko dira aurtengo San Andres jaiak Etxebarrian.
Barikuan, 22:00etan hasiko da Markina-Xemeingo Abarka antzerki-taldearen ikuskizuna. Antzezlana,
Joseba Sarrionandiaren
Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ipuin-bilduman oinarritua dago. Jatorrizko liburua gaika jarritako ipuin labur askok osatzen dute, eta lan honetan ere hiru bloketan atondu dituzte liburutik hartutako ipuinak. Aitaita-amamak, gurasoak eta eskola giroa dira protagonistak.
Goizetik hasiko dira etxebarritarrak
San Andres Eguna ospatzen.
11:00etako mezaren ondoren,
Amets Txurruka Lagunartiek antolatutako bizikleta martxa egingo da herrian zehar. Frontoitik aterako dira parte hartzaileak eta helmuga ere frontoian izango dute. Maila desberdinetan sailkatuko dituzte parte hartzaileak: 8 eta 10 urte arteko alebinak, 11 eta 12 urteko benjaminak, 13 eta 14 urteko txikiak, 15 eta 18 urte bitarteko kadete eta gazteak, eta nagusiak.
11:30ean eman beharko da izena frontoian zirkuituan parte hartu ahal izateko eta kaskoa derrigorrezkoa izango dela jakitera eman dute antolatzaileek. Amaieran, mokadutxoa hartzeko aukera egongo da.
Arratsaldean jarraituko du jaiak ume eta gazteentzako
zur jokoekin eta gazte eta nagusientzako
briska txapelketarekin. Horiek amaitzerakoan,
San Andres kartelen lehiaketako sariak banatuko dituzte, eta
ostean umeentzako afari merienda egongo da.
Umeen ondoren afalduko dute nagusiek.
Urtero modura,
taloa eta txerrikiak izango dira afariaren muina. Horrela,
odolosteak,
urdaiazpikoa eta txorizoa edukiko dituzte afaltzeko. Ez dira faltako ez eta,
gazta eta
gaztaina erreak ere. Hori guztia prestatzeko lanean ibiliko dira arratsalde osoan herriko andra-gizonak. Aurten gainera, San Andres Eguna zapatua denez, eta ondorioz jende gehiago batuko dela iritzita, jaki gehiago prestatuko dituzte.