Denboraldi amaiera zoragarria eman dio Gorka Antxustegi pilotuak Espainiako txapelketari. Madrilen (Espainia) amaitu da txapelketa, eta
asfalto gaineko rallyetako piloturik onenaren garaikurra hartu du markinarrak.
Lehenengo lasterketan arazoak eduki zituen Antxustegik, palier bategaz arazoak eduki, eta minutu bi galdu zituenean. Denbora hori berreskuratzea izan zen handik aurrerako erronka, eta markinarrak zapatuko lasterketan lortu zuen hori.
Horregaz batera, taldearen helburuetako bat ere lortu zuen Antxustegik. Izan ere, Suzuki taldeko pilotuen emaitzei esker,
Marken Espainiako Txapelketan bigarren geratu da Suzuki.
“Ez da erraza izan, baina azkenean lortu dugu”, esan du Antxustegik.
“Urte hauetan lagundu ditaten guztiei eskaintzen diet garaipena”, gaineratu du.
Espainiako asfaltoko rallyetako pilotuen sailkapena
1. G. Antxustegi 231,5 puntu
2. J. Vinyes 184 puntu
3. J. Suarez 154,5 puntu
4. A. Pais 139 puntu
5. J. Carchat 139 puntu
Espainiako txapelketako sailkapen orokorra: pilotuak
1. L. Monzon 213,5 puntu
2. A. Meira 193,5 puntu
3. A. Pais 148,5 puntu
4. G. Antxustegi 148,5 puntu
5. X. Pons 139 puntu
Espainiako txapelketako sailkapen orokorra: markak
1. Mitsubishi 516,5 puntu
2. Suzuki 357 puntu
3. Renault 262 puntu