Arratsaldean ailegatu da Madrilera (Espainia) Julen Atxurra
Pototo preso politiko lekeitiarra. Gaur betetzen zuen Frantzian zeukan kondena. Pototoren barri emateko asanblada egingo da gaur 20:00etan eskolapean. Biharko manifestazioa deitu dute. 20:00etan hasiko da Eskolapetik.
1996ko uztailaren 23an atxilotu zuten Pototo, Lasseuben, eta Frantzian egon den bitartean espetxe aldaketa asko izan ditu. Fresnes, La Sante, Fleuri, Moulins-Yezeure, Arles eta Marseillako espetxeetan egon da, besteak beste.
2002ko apirilean, 2004ko irailean eta 2006ko apirilean, bestalde, espainiara entregatu zuten hainbat epaiketatan parte hartzeko. Azken aldian, Frantziako Saint Maur-eko kartzelan egon da. Astelehenean, baina, Fresnesko kartzelara eraman zuten.
Pototoren estradizioa salatu eta elkartasuna adierazteko, informazio kanpaina egin dute bere senide eta lagunek. Eskolapean informazio gunea jarri dute asteburuero, eta hainbat ekimen burutu dira: postalen bidezko salaketa, txikiteoa musikagaz lagunduta, elkarretaratzea eta mendi martxa.