Ikasleak zinean, gaur goizeko emanaldian
Lekeitioko ikastolako eta eskolako LH3-LH6 mailetako umeek Aita zonbia naiz filma ikusi dute gaur goizean Euskal Zine Bileraren baitan.
36. Euskal Zine Bilerako beste berrikuntzetako bat goizetan
umeentzako zine emanaldiak ematea da. Hori horrela Ikastola zein Eskolako LH1 eta LH3 bitarteko ikasleek
Juanba Berasategik egindako
Barriola, San Adriango Azeria ikusi zuten martitzenean. LH3 eta LH6 bitarteko ikasleek ostera, gaur izan dute hitzordua Ikusgarrin.
Ekimen honegaz
euskarazko zinemagintzarekiko zaletasuna lortu nahi dute eta txikitatik Euskal Zine Bilerarekin harremanetan jarri nahi dira herriko txikienak.
Ikasleak Ikusgarri zine aretoan, martitzeneko emanaldian