Eskubide sozialen karta lantzen hasi dira Lekeition
 Herritarrak duintasunez bizi eta lan egin ahal izateko beharrezkoak ditugun eskubideak adosten hasiak dira Euskal Herriko eragile sozialak. Guztien artean gutxiengo eskubideak adostu, eta hauek lortzeko beharrezkoak diren aldarrikapenak eta tresnak erabakitzeko lanean dihardute. Guzti hori Karta Sozial batean jasotzea da helburua, adostasunean eta partehartzean oinarritutako karta sozialean. Hori horrela, Euskal Herri mailan sortutako Karta Sozialen dinamikan hasi dira Lekeitioko eragile desberdinak.

“Lehenik eta behin, aurreko urteetan gai hauen inguruan batera aritu izan garen eragileak batu gara. Kartaren prozesua aurrera ateratzeko diseinua egiteaz gain, Talde Dinamizatzailea osatu dugu“, azaldu dute. Taldean, LAB sindikatuko kide batzuk, Herri Asanbladakoak, gazteak eta emakumeak daude. “Talde Dinamizatzailea erabat zabalik dago parte hartu nahi duen eragile zein herritarrentzat“, gonbidatu dute.
Lekeitiko Karta Sozialaren prozesuari dagokionez, bi urrats nagusi markatu dituzte: Harreman bira herriko talde eta pertsonekin “Karta Soziala zer den azaltzeko eta lehen bi puntuen inguruan hausnartzeko”, eta Kartaren 3 eta 4 puntuen inguruko eztabaida. “Hemen kartaren oinarriak adostutakoa nola praktikan jarri zehaztuko dugu”, zehaztu dute.
Lehenengoko mobilizazioa zapatuan, azaroak 30ean, eguerdiko 13:00etan egingo dute eskolapean. “Lekitton duintasunaz, bixi eta lan” lemapean.