Mutrikuko lau establezimendu aritu dira asteburuan Flysch & Karst pintxo lehiaketan
Mutrikun Bar Puertok, Txirlatxok, Bodegoiak eta Txalapartak hartuko dute parte. Zumaiako eta Debako establezimenduak kontuan hartuta, 20 izango dira lehiakideak.
Helburu bat izango dute guztiek: Geoparkeko lurraldea ondoen ordezkatzen duten pintxoak prestatzea: Flysch pintxo onena eta Karst pintxo onena. Gehienez bi pintxo aurkeztu ahalko dira kategoria bakoitzeko, eta pintxoen gehienezko salmenta prezioa 2 eurokoa izango da.
Egitasmoari esker, herritarrek gustukoen duten pintxoen aldeko botoa eman ahalko dute bihar eta etzi, horretarako establezimendu bakoitzean ipiniko dituzten kutxen bitartez. Botoa ematen dutenen artean, sari bat zozkatuko du Geoparkeak: bi lagunentzako bisita gidatua eta GeoGourmet otar bat.
Sari banaketa abenduaren 3an egingo dute: kategoria bakoitzeko irabazleak 300 euro eta diploma eskuratuko ditu.