Barikuan, azaroak 29, 05:00etan,
ertzainek Ondarroako Calatrava zubian geldirik zegoen auto bat ikusi zuten. Autotik gizonezko bat atera eta maletategitik objektu bat atara zuela ikusi zuten.
Objektua hartu eta uretara bota zuen gizonezkoak. Barriro ere autoan sartu eta ibilgailuak aurrera egin zuen. Hori ikusita,
ertzainek autoa gelditu arazi zuten eta ibilgailuan
hiru gizonezko gazte (21, 21 eta 24 urte) zeudela jakin zuten. Hirurak identifikatu eta uretara zer bota zuten galdetu zieten. Emandako erantzunaz “ezer argitu” ez zutenez, ibilgailua ikuskatu zuten ertzainek, baina ez zuten ezer aurkitu.
Hurrengo egunean,
zapatuan, institutuko arduradunak ertzain etxera deitu zuen, institutuan
lapurretan egin zutela esateko. Besteak beste, institututik
segurtasun kutxa bat, telefono mugikorrak eta disko gogor bat lapurtu zutela esan zuen arduradunak.
Hiru gazteek 21, 21 eta 24 urte zituzten eta zapatuan, ertzainek hala eskatuta, komisaldegira agertu zirenean, institutuan eta arrantza eskolan lapurtutako objektuekin agertu ziren
Jarraian,
Arrantza Eskolako arduradunak deitu zuen. Azken horrek ere Arrantza Eskolan
lapurretan egin zutela salatu zuen. Horretan,
hiru ordenagailu eramangarri eta proiektagailu bat lapurtu zituztela salatu zuen.
Salaketa horien jaso eta gero,
ertzainek aurreko egunean gertatutakoa gogora ekarri zuten. Horrela ba,
urpekariei deitu eta aurreko egunean gazteek
Calatrava zubitik zer bota zuten ikusi zuten. Urpekariek
segurtasun kutxa topatu zuten urpean; barruan telefono mugikor bat zegoen.
Gertakarien horien aurrean, ertzainak hiru gazteekin jarri ziren harremanetan. Eta adierazpenak hartzeko ertzain etxera gerturatzeko eskatu zieten.
Hiru gazteak lapurtutako objektuekin agertu ziren komisaldegira. Besteak beste, hiru ordenagailu eramangarriak, proiektagailua, telefono mugikor bat, disko gogorra eta dirua (ehunka euro) aurkeztu zituzten gazteek.
Gazteek objektuak nola lapurtu zituzten kontatu zieten ertzainei eta horren aurrean, ertzainek atxilotu egin zituzten.