https://www.youtube.com/watch?v=4JhXERgk2Fw Azkenean ere azoka bi egunetan egon zen zabalik, zapatuan eta domekan (azaroak 29 eta 30). Guztira, bi egunetan, 1.000 euro inguru lortu dituztela esan du Amagoia Monasteria Perurekin taldeko kideak. "Oso pozik gaude azokak eduki duen erantzunagaz. Lortutako diruari dagokionez, iaz zer edo zer gehiago lortu genuen, baina oraingoan ere hortxe ibili gara. Guretzat, 1.000 euro asko dira", azaldu du Monasteriok.
https://www.youtube.com/watch?v=o6yk_OquBnY Barikuan hasi eta domekara arte, baraualdia egin dute hainbat ondarrutarrek Alamedan. Helburua bakarra zen, Sevilla II kartzelako presoen egoera salatu eta euren eskubideak betetzea aldarrikatzea. Izatez, Sevilla II kartzelako presoak ere gose greban zeuden baina "osasun arazoak tarteko", baraualdia bertan behera laga behar izan zuten.