Peio Gutierrezen 'Abuztua' filmak eraman du Lekeitioko Euskal Zine Bilerako film onenaren saria

Josu Trueba Leiva/ Bostok Photo Lekeitioko Euskal Zine Bilerako antzarrak badute jabea. Peio Gutierrez donostiarraren Abuztua filmak eraman du profesional mailako film onenaren saria, amateurretan, berriz, Oihan Vitoriaren Etxeuts filma saritu du epaimahaiak. Aipamen berezia egin diote bere originaltasunagatik Lara Izagirreren Sormenaren Bide Ezkuak lanari. Sariak:
  • Zuzendaritza sariaAmateurra: Itziar Canteroren Gosea: 1.100 euro eta antzarra Profesionala: Kote Camachoren Elkartea: 1620 euro eta zilarrezko antzarra
  • Ekoizpen saria Amateurra: Khuruts Begoñaren Karramarroaren Desira: 1.100 euro eta  zilarrezko antzarra Profesionala: Izebene Oñederraren Hotzanak for your own safety: 1620 euro eta zilarrezko antzarra
  • Gidoi saria Amateurra: Ander Parodyren Bostgarren Segmentua: 1.100 euro eta antzarra Profesionala: Asier Altunaren Zela Trovke: 1620 euro eta zilarrezko antzarra
  • Argazki saria Amateurra:Asier Sustaetaren Aio: 1.100 euro eta antzarra Profesionala: Koldo Almandozen Deus et machina: 1620 euro eta zilarrezko antzarra
  • Film onenaren saria Amateurra: Oihan Vitoriaren Etxeuts: 1.100 euro eta antzarra Profesionala: Peio Gutierrezen Abuztua: 1620 euro eta antzarra
  • Gazte 22 saria 1. saria: Josu Ximun Billalabeitiaren Eurie: 600 euro eta zilarrezko antzarra