Bi izendapen izan eta biak irabazi. “Pozik” hartu zituen atzo gauean mutrikuarrak futbol liga profesionalak emandako sariak. Eta argi izan zuen zeini eskaini: “Nire taldekide ohiei eskaini nahi diet saria, familiari eta neska lagunari”, esan zuen, irribartsu.
Iñigo Martinez taldekide ohiari ere aitamena egin zion jokalari errebelazio onenaren saria jaso zuenean: “Iñi, zuretzat ere bada”.
Asier Illarramendi, atzo, futbol galan
Argazkia: Real Madrid
Martinezek, bestalde, ez zuen jaso defentsarik onenaren saria irabazi. Azkenean, Real Madrilgo Sergio Ramosek eskuratu zituen entrenatzaileen bozka gehienak. Txuri-urdin internazionalagaz batera Loren kirol zuzendaria, Jagoba Arrasate entrenatzailea eta Xabi Prieto kapitaina egon ziren kirol galan. Saria eskuratu ala ez, izendatuta egoteak meritu handia dauka.
Iñigo Martinez, Zubietan
Argazkia: Real Sociedad
Fisioterapia saioak Real Sociedadeko zerbitzu medikuak jakitera eman duenez, Iñigo
Martinezek gainkarga dauka ezker izterreko aurrekaldean. Hala erakutsi dute azken orduetan egin dizkioten froga mediku eta erradiologikoek. Gainkargak eragina dauka fasia lataren gihar tentsorean. Gihar horrek gerriaren okerdura, banaketa eta rotazioan parte hartzen du, bai eta belaunaren luzapenean ere. Fisioterapia tratamendua ari da egiten ondarrutarra.