http://vimeo.com/80859724 Arratzuko Korturec studioetan grabatuko dute diskoa, Jon Urriolabeitiaren eskutik. Eneko Ostolaza abeslari markinarra kartzelan dago oraindik urtarrilera arte, beraz, ahotsetan "kolaborazio desberdinekin" osatuko dute diskoa. Bestetik, diskoa finantziatzeko diru bilketa kanpaina bat abiaraziko dutela jakin eragin dute taldekideek. Durangoko azokan egingo dute diru bilketa, eta inprimakiak topatu.info eta musikazuzenean-eko stand-etan egongo direla esan dute.