Atzo eta urte guztian ere, euskaraz

Ospatu eta egunero gozatu. Hori bertoko herritarren aldarria Euskararen Nazioarteko Egunean: egun bateko ospakizuna barik, egunerokoa izan behar dela euskararen jarduna. 3 Hainbat ekimen egin dira gaur, euskara egunaren harira. Aulestin, ipuin kontaketa saioa egin zuten arratsaldean liburutegian, Inguma taldeagaz. Izaskun Mujika eta Lur Korta aritu ziren ipuinak kontatzen. IMG-20131203-WA0000 Ispasterren, ostera, postal tailerra egin zuten arratsaldean herritarrek, Gabonetako eta urte berriko postalak aukeratzeko. Markina-Xemeinen, berriz, Juan Martin Elexpuruk hitzaldia eskaini du euskararen jatorriari buruz, Uhagon kulturgunean. 2 1