107 aulestiar joan dira donostiara izotz pistan ibiltzera

Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, egun pasa joan ziren aulestiarrak domekan Donostiara, hango izotz pistan ibiltzera. Danera, 107 lagunek parte hartu zuten irteeran: «erantzun itzela», Urzabaleko antolatzaileek esan dutenez. «Batzuk umerik barik be animatu ziren egun pasa», diote. SANYO DIGITAL CAMERA Herritarrek, «giro ederrean oso gustora» ibili zirela esan dute.