Akelarre antzerki taldea, barikuan
Argazkia: Mutrikuko Udala
Ikusleak asko izan dira, batez ere herriko antzerki taldeen emanaldiak egon direnean.
Artista famili bat eta
Krisian gaude! antzeztu zuten barikuan Akelarre antzerki taldeko 15 eta 17 urte bitarteko gazteek (argazkian). Zabiel txiki geratu zen beste behin ere Marisa Martinezek zuzendutako lanak ikusteko.
Zapatuan, Potxin eta Patxin pailazoek txikienen barreak eragin zituzten.
Domekan Goizeko Izarra taldearen 11 Galdera telebistako lehiaketak txalo asko eragin zituen. Ikusleek antzerkian parte hartzeko aukerarik ez zuten galdu.