Lehiara aurkeztu diren 20 establezimendu parte-hartzaileetako sukaldariek euren pintxoak prestatuko dituzte gaur, Debako Itxas Begi Elkartean (Nafarroa Enparantza, 1, hondartzako aparkalekua). Epaimahaiak baloratu egingo ditu, 17:00etatik aurrera. Ondoren, 19:30ean, sari-banaketa egingo da.
Andres Conde Basque Culinary Center-eko irakasle eta sukaldaria, Pantxo Bedialauneta Ondarroako Cantabrico tabernako sukaldaria, Josu Mugerza Elgoibarko Belaustegi jatetxeko sukaldaria izango dira epaileak, eta irabazleak aukeratzeko orduan, asteburuan herritarrek emandako botoak kontuan hartuko dituzte. Guztira, 1.000 boto inguru jaso dira asteburuan Zumaia, Deba eta Mutrikuko tabernetan.