Oliba Gorriak taldeak abenduaren 16tik aurrera abiatuko ditu grabaketa beharrak
http://vimeo.com/80859724 Arratzuko Korturec studioetan grabatuko dute diskoa, Jon Urriolabeitiaren eskutik. Eneko Ostolaza abeslari markinarra kartzelan dago oraindik urtarrilera arte, beraz, ahotsetan "kolaborazio desberdinekin" osatuko dute diskoa. Bestetik, diskoa finantziatzeko diru bilketa kanpaina bat abiaraziko dutela jakin eragin dute taldekideek. Durangoko azokan egingo dute diru bilketa, eta inprimakiak topatu.info eta musikazuzenean-eko stand-etan egongo direla esan dute.
Oliba Gorriakeko taldekideek X. mezua zabaldu dute gaur. Hemen mezua: OLIBA GORRIAK TALDEAREN X. MEZUA (2013-12-3)
Taldekideek bideo hau zabaldu dute aurrerapen moduan.