Bake epailea eta ordezkoa behar dituzte Lekeition
Dokumentuak izenpetu, aste barruko ezkontzak ospatu eta auzokoen arteko auzietan bitartekari lanak egitea dira egin beharko dituen lanak. Lau urtetarako izendapena da, eta hiruhilabetero 300 euro inguru jasoko ditu.
Interesa duten lekeitiarrak, NAN (Nortasun Agiri Nazionala) fotokopiarekin eta ezgaitasun eta bateraezintasunari buruzko zinpeko aitorpenarekin Udaletxeko bulego orokorretan aurkeztu daitezke abenduaren 12ra arte.
Kargua hartzeko 18 urte beteta eduki behar dira, Lekeition bizi behar dira, gaitasun eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete behar dituzte eta euskaraz hitz egin behar dute.